XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etorriak zirela lautada hareatsuak eta ibai zabalak gurutzatu ondoren.

Jakin ere bazekiten ekialdeko bortu garaia izan zela zorionerako atea.

Mundu estu batean bizi ziren, alde guztietarik pagadi oparoak inguraturiko haranean.

Asearen ziurtasunak atsedenez betetzen zuen haien bihotza eta ez zuten ezer berrirako jakinminik.

Hizkuntza zuten garai hartako bizimoduaren ondare bakarra, herriko arbasoei monastegiek kontzientzian inprimitutako latinarekin nahasia.

Eta beldurra, Jainkoaren izeneko su eta ezpataren beldurra.

Baina hizkuntzak iraun zuen irmokien, azkenean ahanzturaren ukenduz nolabait ikurtzat zuhaitz debekatu batean bakarrik baitzirauen beldurrak.

Ekialdean kokatuta zegoen zuhaitza eta inork ez zekien ziurtasun osoz zergatik.

Beharbada beren jakinmin ezaren eta autokonformitatearen justifikapen gisa.

Beharbada, horrela baieztatu egiten zutelako behin eta betiko antzinako bizimodu madarikatu harekiko etena.